XXI. Mendeko Etxebizitzen Jardunaldiak ostiralean Kulturaten

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2014ko mai. 5a, 16:01

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak antolatuta, VIII. aldiz egingo dira aurten XXI. Mendeko Etxebizitzen Jardunaldiak ostiral honetan, maiatzaren 9an, Kulturaten. Espazioen berreskurapena. Horixe izango dute gaitzat.

Espazioen berreskurapena. Horixe izango dute gaitzat aurtengo bost hizlariek. Atsedenaldi aurretik, Luis B. de Carrera izango da "Ekokaleak: komunitateak eta eraikuntza" izenburupean. Ondoren, Meliton Gonzalezek "Amayuelas, Espazioen errekuperaketa formaziorako zein bizitzarako balio gisa" esperientziaren berri emango du. Atsedenaldi ostean, berriz, Ramon Garitano (Bergara: kirol instalakuntzetan bihurtutako industrialdea. Esperientzia aintzindari bat), Pepe Martinez (Buesa Arena handitzeko lanak eta Ganadu plazako kupulako lekualdatzea) eta Jon Montero (Donostiako Tabakalera, 3 en raya, eraikin baten errekuperaketa).

Atsedenaldi aurretik, aurtengo Ekokaleak Hiri-altzari Iraunkorraren VI. Ideia-lehiaketaren sari-banaketa egingo da. Aurtengo gaia farola izan da eta 62 lan aurkeztu dira.

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako eraikuntza arlokoek, azken urteotan, eredu jasangarriaren aldeko apostua egin dute, eta euren curriculumean ez ezik, gizartera begira ere ari dira bide hori jorratzen. Zortzigarrenez egiten diren jardunaldiok dira horren adibideetako bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak