Iaz bezala, Arizmendi Ikastolak BHKlip bideo-lehiaketa antolatzeko MUko Huhezi fakultatea eta BAGARA herrigintza egitasmoa ditu bidelagun, besteak beste. Hori dela-eta, ostiralean unibertsitatekoek eta BAGARAko ordezkariek formazio saioak eskaini zizkieten bertan parte hartuko duten ikasleei. Huheziko Ikus-entzunezko komunikazioa graduko irakasleek film labur bat egiteko ideiak eta teknikak erakutsi zizkieten ikasleei eta BAGARAko ordezkariek, berriz, gaiaren inguruan hausnarketa saioa egin zuten.
Aurtengo gaia Trukatuta ere berri da, eta DBHko 3. eta 4. mailako zein batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. Bi minutuko bideoa egin behar dute parte hartu nahi dutenek, gehienez hiru kideko taldetan. Apirilaren 30era arte da epea. Arizmendi Ikastolak seigarrenez antolatu du BHKlip bideo-lehiaketa. Aurreko urtean bezala Huhezi eta BAGARArena ez ezik, Goiena eta AZK komunikazio taldearen laguntza ere izango du.