Bretainiako Quimperren daude Arizmendi Ikastolako 25 ikasle joan zen ostegunaz gero. Astebete egingo dute bertan, eta ondoren, bretoiak etorriko dira bailarara (Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzara).
Hamalaugarren aldia izango da aurtengo hau. Akademikoki frantsesa praktikatzea helburu badu ere, beste hainbat asmo ere baditu truke honek, hala nola Bretainiako kultura, hizkuntza, ohiturak... ezagutzea eta hango errealitatera hurbiltzea.