Joan zen igandean, otsailaren 23an, Bilbon jokatu zen EYPk EAEan egiten duen kanporaketa. Arizmendi Ikastola hirugarrenez aurkeztu zen lehiaketara bi talderekin. Bi talde horiek beste zazpirekin lehiatu ziren, eta Arizmendi Ikastolako talde bateko hiru kide sailkatu ziren bigarren faserako, hau da, Espainiako kanporaketarako. Gaztelupeko batxilergoko Ainhoa Gonzalez, Miriam Goitia eta Amaia Telleria dira.
Aurten, Valentzian izango da Espainiako kanporaketa apirilaren 24tik 27ra eta EAEkoan egin duten lan bera egin beharko dute, hau da, “resolution”ak defendatu, baina kasu honetan Espainiako beste gazte batzuekin batera eta talde desberdinetan lanean. Igandean talde batek defendatu behar izan zuen gaia Democratic defficit in the European Union. Besteak, ordea, Piracy-copyright infringement. Apirilerako beste gai bat prestatu beharko dute Espainiako gainerako taldeekin batera parlamentari lanak egiteko. Han aurrera eginez gero, Europakora joango dira.