Arizmendi Ikastolako hiru gazte, Europako Gazte Parlamentuak antolatzen duen Ankara Gazte Forora

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2014ko ots. 18a, 12:53

Iazko Espainiako kanporaketarako sailkatu zirenez gero, Europako Gazte Parlamentuko kide dira Arizmendi Ikastolako Irati Lopez, Leire Carreras eta Iker Bengoetxea ikasleak. Hori dela-eta, otsailaren 20tik 24ra bitartean Turkiako Gazte Parlamentuak antolatu duen foroan parte hartuko dute.

Azkeneko bi urteetan Arizmendi Ikastolak Europako Gazte Parlamentuan (European Youth Parliament) parte hartu du, eta aurten hirugarrenez egingo du. Lehiaketa honetan hainbat sailkapenetatik pasatu behar izaten dute aurkezten diren taldeek. Horietako lehenengoa Euskal Autonomia Erkidekoa izan ohi  da, jarraian Espainiakoa eta azkenik, Europakoa edo nazioartekoa. Lehiaketan gazteek balizko parlamentu bat osatzen dute, eta talde bakoitzaren lana izan ohi da ponentzia bat aurkeztea eta defendatzea. Aldi berean, beste ikastetxeek aurkezten dituzten ponentziei ekarpenak egin behar izaten dizkiete, beste neurri edo proposamen batzuk eginez, besteak beste. Hori dena ingelesez, gainera.

 

Bi aldi horietan heldu da Arizmendi Ikastolako talde bat Espainia mailako fasera. Taldeak gehienez seikoak izan ohi dira, eta gutxienez hirukoak. Lehenengo fasera sei aukez daitezke, baina bigarrenerako hiru taldekide baino ez dira aurkezten. Iazko hautatu zituztenak Leire Carreras, Irati Lopez eta Iker Bengoetxea dira. Aurten, Gaztelupen, batxilergoko bigarren mailan diharduten ikasleak. Iazko Espainia mailako fasean hamar lehenengoen artean geratu ziren. Lehenengo lau taldeek baino ez ziren pasatu azken fasera, nazioartekora, baina Arizmendi Ikastolako hiru hauek lehenengo hamarren artean sailkatu zirenez, aukera eman zieten aurtengo otsailean antolatuko den Ankara Gazte Foroan parte hartzeko.

 

Bada, otsailaren 20tik 24ra bitartean, Ankaran (Turkia) izango dira hiru ikasleok, Ankara Gazte Foroan (Ankara Youth Forum) parte hartzen. Bertan hainbat naziotako gaztekin askotariko ekintzak egingo dituztelarik, hala nola: herrialdeen inguruko aurkezpenak, kontzertuak, Europarekin lotutako gaiekin hausnarketak eta eztabaidak etab. Bestalde, sailkapen hori dela-eta Europako Gazte Parlamentuko kide bihurtzen dira, ondorengo urteetan antolatzen diren forotan parte hartu ahal izango dutelarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak