Arizmendiko kadete mailako neskek igoera fasea jokatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2014ko ots. 17a, 14:42

Asteburuan Oñatin jokatutako partidua, 70 minutuak pasatu ostean, hasi zen moduan bukatu zen, 0-0. Bi taldeek izan zuten hainbat aukera markagailuan aurreratzeko, baina batean langak eta bestean punteria faltak bere horretan utzi zuen markagailua.

Berdinketa horrekin Arizmendiko taldea hirugarren postuan sailkatu da igoera faserako. Selekzioaren partidua eta inauteriak direla-eta igoera fasea martxoaren 8an hasiko da, emakumeen egunean, hain zuzen ere.

Asteburuko beste emaitza batzuk:

1.Erregionala mutilak: Arizmendi 1 - Ikasberri 0

1.Erregionala neskak:  Arizmendi 4 - Allerru 1  

1. Mailako jubenil mutilak: Ikasberri 8 - Arizmendi 1

1. Mailako kadete mutilak: Aretxabaleta 2 – Arizmendi 0

1. Mailako infantil mutilak: atsedena

1. Mailako kadete neskak: Aloñamendi 0 Arizmendi 0

F8 infantil neskak: Antzuola 6  -  Arizmendi 1

Kadete mailako areto futboleko mutilak: Arizmendi Eskoriatza 10 – Beasaingo 1

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak