Urteroko tradizioari jarraituz, Arizmendiko hainbat talde aterako dira Santa Ageda bezperan kantu kantari. Olartekoak goizez atera dira eta Gazteluondokoak arratsaldez hurbilduko dira plazara.
Urteroko tradizioari jarraituz Gazteluondoko ikasleek Santa Agedako herriko koroarekin batera abestuko dute Arrasateko herriko plazan gaur arratsaldean, 15:45ean. Aurten, Olarteko txikiak ere animatu dira, eta 10:00etan Iturbide egoitzara joan dira bertakoekin Santa Ageda abestia kantatzera, eta ondoren beste bi kantu eskaini dizkiete. Seber Altube plazan ere izan dira kaleko giroa berotzen.