Arizmendiko senior neskak banakako berdinketarekin hasi dute igoera fasea. Oreretako Tourineko neskak izan zituzten aurkari.
Oreretan ekin diote asteburu honetan aurtengo igoera faseari Arizmendiko senior taldeko neskek. Partidua goitik behera menperatzen zebiltzan arren, defentsako huts baten ondorioz Tourineko neskak aurreratu ziren lehenengo zatia amaitzeko minutu eskasa falta zenean.
Bigarren zatian Arizmendikoak asko arriskatuz, eta partidua amaitzeko 10 minutu falta zirela, gola egitea lortu zuten. Markagailua ez zen mugitu epailearen bukaerako txistua entzun arte. Beraz, bukaeran bana amaitu zuten partidua. Otsailaren 15ean, larunbata, Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian Allerru izango dute aurkari neskek. Jarraitzaile denen animoak beharko dituzte