Ferixalekuan, Aretxabaleta Arrasate Eskoriatza
Lanbide Heziketak, Hobetuz-en bitartez, ikastaro berri bat martxan jarriko du.
Eraikuntza eta eraginkortasun energetikoaz izango da, eta helburua da ezagutza batzuk jasotzea kalifikazio energetikoen prozesuetan parte hartzeko. Ikastaro honek Eraikinen Eraginkortasun Energetikoaren Gaitasun Agiria lortzeko balio du. 90 ordukoa izango da, astean lau egunekoa eta Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako Gartzen Undagoitia, eraikuntzako ingeniaria, izango da irakaslea.
Hizkuntza: Euskara