Aretxabaletako txoko femininistaren parte hartze prozesuaren hirugarren lan saioa

Erabiltzailearen aurpegia Aretxabaleta Berdintasuna 2024ko maiatzaren 10a

Apirilaren 27an izan zen Aretxabaletako emakumeen ahalduntzerako txoko feminista sortzeko parte hartze prozesuaren hirugarren lan saioa, eta 16 emakume elkartu ziren proiektuan lan egiten jarraitzeko gogoz.

Hirugarren saio horretan honakoak landu zituzten: prozesua eta ordurarte egindakoa kokatu, taldea indartzeko ariketa, txokoaren ezaugarri orokorrak adostu (gipuzkoako hainbat eredutan inspiratuta) eta txokoaren kudeaketa eredua argitu.

Hurrengo lan saioa maiatzaren 25ean izango da. Animatu parte hartzera!

Prozesuaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu prozesuaren web-orrialdera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak