2016/12/29 19:30

Musika

Gabonetako kontzertua

Gabonetako kontzertua
Aretxabaletako Jasokundeko Andre Mariaren elizan, Aretxabaleta

Hilaren 29an izango da, 19:30ean, Aretxabaletako Jasokundeko Andre Mariaren elizan.

Aurten ere bere urteroko kontzertua eskainiko du Aretxabaleta Abesbatzak Gabonetan.

Bizente Goikoetxea musikari aramaioarra hil zela ehun urte bete direla eta, Aretxabaleta Abesbatzak bat egin nahi izan du, han eta hemen egin dizkioten omenaldiekin. Horrela, bada, Gabonetako kantuez gain, hark konposatutako Miserere mei, Deus eta Ave Maria kantatuko ditu, kontzertua abiatzeko.

Aspaldian ohi duenez, Jose Luis Frantzesena izango du lagun organoan, eta Mariatxen Urkiak eta M. Carmen Etxeandiak jardungo dute bakarlari-lanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak