Gora Mexiko!

Erabiltzailearen aurpegia Aretxabaleta Abesbatza 2015eko irailaren 22a

Sanmigel-domekan ohitturia dan moduen, Aretxabaleta Abesbatzak kontzertua emungo dau, Angel Barandiaranen gidaritzapeien. Agorraren 27xen izengo da berbaordua, atsaldeko 7retan, herriko plazan edo pelotalekuen.

Aurtengo emunaldixa Euskal Herrixak oso estimetan dauen Mexikori eskeiñiko dotso, eta bertako kantu herrikoi oso ezagunak entzuteko aukeria egongo da. Azken urtiotan letxe, kantuakin batera dantza batzuk be eskeiñiko dittuie, bestiak beste herriko neska talde baten eskutik.

Animau, kantuen eta dantzan edarto pasetako aukeria eukiko dozu eta!