Aretxabaletako herriko plazan, Aretxabaleta
Urtero moduen, Aretxabaleta Abesbatzak kontzertua egingo dau, Aretxabaletako herriko plazan.
Aurtenguen, Katiuska zartzuelia eskeiñiko dau, Pablo Sorozabal donostiarrarena. XX. mendiaren erdialdeko zarzuelagille haundixetako bat izen zan Sorozabal, eta, segurutik, originalena. Hasiera baten prestakuntza sinfonikua jaso baauen be, musika-genero bat baiño gehixago ikutu dau, jentiari musika-konposiziño gertukuaguak eskeinketiarren. Katiuska haren lehelengo lan lirikua da.
Bartzelonako Victoria antzokixen estreiñau zan, 1931ko urtarrillaren 27xen, eta Madrillen, 1932ko maietzaren 11n, eta, berihela, Sorozabalen erromantza eta melodixak famatu egin zien Espaiña osuen.
Katiuska obra osua Ukrainiako herri bateko ostatu baten pasetan da, 1918ko uda-akaberan. Herrixa gerra zibil gogorrien dau murgildduta. Boltxebikiak aginttia hartu daue eta nekazarixai zerga gogorrak ordainddu eragitten dotsien erregimena inposatu daue. Horregatik, askok eta askok itzi egin biher daue herrialdia.
Koruko kantarixakin batera, musikarixak (J.L. Frantzesena teklauen, Unai Frantzesena perkusiñuarekin eta Arazeli Telletxea eskusoiñuarekin), kantarixak (J.J. Etxeberria bajua eta Entzi Zubiri tenoria) eta dantzarixak (herriko gaztiak) izengo die oholtza gaiñien.