Antxintxika Triatloi Taldetik balorazio ezin hobea egiten dugu. 8 eta 14 urte arteko neska-mutikoak triatloira hurbiltzeko aukera izan dugu, eta, nagusien artean, kirol gogorregia den iritzia leundu egin dugula uste dugu.
Antxintxika Triatloi Taldetik eskerrak eman nahi dizkiegu bailarako kirol teknikariei, Servimasari eta Bergarako Udalari, lasterketa antolatzeko eman dizkiguten erraztasunengatik, eta esan behar dugu denon laguntzarik gabe ez litzatekeela posible izango honelako lasterketa batez eta kirolaz disfrutatzeko eguna antolatzea.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta ea datorren urtean ere honelako egun ederra antolatzeko aukera dugun.
----------
Aitor Rementeria
(Antxintxika Triatloi Taldea)
Debagoiena