Eskerrik asko denoi!

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Rementeria 2014ko aza. 16a, 00:00

Joan den azaroaren 2an, Antxintxika Debagoiena triatloi taldeak antolatuta eta Debagoieneko hainbat kirol eta kultur talderen laguntzarekin, X. Antxintxika lasterketaren urteurrena ospatu genuen. Egun osoko kirol jaia.

Urte berezia izan da Antxintxika taldearentzat, ilusio handiz antolatzen ibili garen urteurrena. 

Lanean martxoan hasiak ginen eta azaroan bukatu genituen antolakuntza    lanak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu antolakuntza honetan ibili diren pertsona guztiei, bai goizeko lasterketetan eta baita arratsaldeko jaialdian ibili direnei. 

Hamar urte behar izan ditugu 558 kirolari Bergarara ekartzeko, gure herria erakusteko eta, batez ere, herrian antxintxika  lasterketa berezi bat edukitzeko. 

Denontzat eta denontzako, edade guztientzako, arazoak dauzkatenentzat, umeentzat, denontzat ateak zabalik, eta orokorrean kirol festa bat.

Antxintxikaren eta Dordokaren izenean eskerrak eman nahi dizkizuegu. 

Zuei esker, Dordoka kirol egokituko taldeak erraztasun gehixeago edukiko dituelako beraien ume eta gaztetxoek kirola egin dezaten eta, bide batez, beraien bizitza errazagoa izan dadin.

Eskerrik asko denoi!

----------

Aitor Rementeria

(Antxintxika Debagoiena triatloi taldea)

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak