Eskemak

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Ramirez de Okariz 2021eko urtarrilaren 30a

Esnatu. Ohean buelta bat eta beste eman. Eguneko aurreikuspenak egin. Eta zerrendatu. Memoriaz. Ongi. Eta altxatu. Baina aldatu dira lehen uste horiek. Oharkabean. Begiak itxi eta zabaldu. Aski izan da. Listo. Eskemak apurtuta.

Gertatu da. Eta bada eragina. Poza ala mina. A ala B. Dikotomiarik gabe. Ezetz. Ez da hori bakarrik. Mesedez. Baina gorputzaldia. Hori bai. Bada. Sentipena. Eta kezka. Ziurtasun falta. Negarra. Batzuetan, ezin. Galderak. Eta ulertzeko nahia.

Erantzunak. Irtenbide bat. Arren. Zer egin. Eta nola egin. Errefusatu. Edo ez. Agian, hobe onartu. Estutasuna. Pentsamenduak. Eta berriro. Burua bueltaka. Milisegundoka. Kaka. Ez. Oraindik ere arinago. Azkarregi. Badator. Hemen da. Kaosa. Laguntza.

Ez dakit ezer. Baina eskemak apurtu dira. Eta apurtuko dira.

Lasai. Gelditu. Deskantsatu. Arnastu. Aurrera.

Besarkada bana.