Formula berriak

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Ramirez de Okariz 2020ko ekainaren 13a

Eguerdiko hamabiak dira. Eguzkia bete-betean dago. Ez dago itzalik. Ez daukat kremarik, ez. Larruazala gorritzen ari zait. Kaka zaharra. Txaleko horidun boluntarioak. Bi metroko distantzia eserlekuen artean. Entzuleak. Maskarak muturrean. Bertsolariak. Txaloak.

Itxura hori hartu zuen duela bi aste gure herriko plazak. Hiru hilabetez kulturaren plaza fisikoak (ere) etenda egon ostean, entzuleak aurrez aurre zituztela bertsotan aritzeko aukera izan zuten Maialen Lujanbiok, Miren Amurizak eta Beñat Gaztelumendik. Plazan, lehenik; auzoetan, ondoren. Neurriak betetzeko omen daude. Kasu honetan, hala izan zen.

Ezohiko eszena bat izan arren, halako egitasmoek erakusten dute egin daitezkeela, eta horrelako ekimenak egiteko aukerak egon badaudela. Erakusten dute pandemia garaietan ere bultzatu daitezkeela kultur plazak eta kulturgileak. Formula berriak aurkitzean dago gakoa, bertatik sor daitezkeen bide berriak eraikitzean.

Ei, bai, bizitzak hor jarraitzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak