Ez dadila argia itzali

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Ramirez de Okariz 2019ko eka. 7a, 10:02

Badira munduan hamaika zirku. Badira kolore ezberdinetako ehunka karpa. Badira ikuskizun anitzak dituzten milaka emanaldi. Ez dago, ordea, Gure Zirkua bezalakorik.

Ilusioa. Piztu ilusioa. Karpa barrura sartzearekin aski da irribarre bat ahoan marrazteko. Badira fokuak, bada musika, badira ikusleak, bada gogoa. Ederra da bertan egiten dutena; ezbairik gabe, magia da hura.

Emozioa. Bizi emozioa. Ikuskizuna hastearekin bat aski da emozio uholde bat sentitzeko. Badira irriak, bada negarra, badira beldurrak, bada urduritasuna. Ederra da bertako kideek egiten dutena; ezbairik gabe, magia da hura.

Auzolana. Egin auzolana. Antolatzeko era ikustearekin bat aski da atzean dagoena identifikatzeko. Badira boluntarioak, bada elkarlana, badira besarkadak, bada laguntasuna. Ederra da egin dutena plazaratzea; ezbairik gabe, magia da hura.

Jarrai dezala horrela. Ez dadila zirkuaren argia itzali. Segi ameslari!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak