Emakume izate hutsaz

Peru. Herrialde alaia, edonora begiratzen duzula ere, ederra zein kaotikoa. Badira atsegin ez dituzun faktore ugari, ikusitakoak eta entzundakoak, hainbat gizonen aho handietatik ateratakoak.

Irten kalera. Minutu batean taxien bozina entzuteko aukera izango duzu; dudarik gabe, zuri zuzendua. Gurutzatu duzun mutil gaztearen begirada jasan edo adineko gizonaren aholkua entzun beharko duzu; eta noski, zorteko egonez gero, hogei hitz zoragarri entzuteko aukera. Hori bai pagotxa!

Gizonezkoek jaten zaituzte. Esanekin, begiradekin eta jarrerekin desagertzen zara. Saiatu kaletik tente joaten, edozein hitz esan orduko euren begietara begiratzen, erantzuten, edo, besterik gabe, popatik hartzera bidaltzen. 

Etenik gabeko prozesua. Emakume izate hutsaz, horrelakoak bizi behar izaten ditugu. Baina jarraitu, jarraitu etenik gabe borrokatzen eta geurea dena babesten. Ez gaitzatela isilarazi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak