Buruari buelta eta buelta ibili naiz, arrazoia aurkitu nahian, eta momentu batez klak!
Udalekuetara noa, eta urduri nago.
Sortu nahi dugun guztia bertan sortu genezakeela amesten dugu; ederra dena oraindik ere ederragoa bilakatuz; irriak negar malko bihurtuz. Azal zein uler ezina izan ohi da askorentzako bertan sentitzen duguna. Finean, magia zer den azaltzea zaila da, ezta?
Familia berri eta handi bat sortzeaz, norbera benetan dena azaltzeaz eta beldurrak uxatzeaz. Ume zein helduago ilusioz betetzeaz eta nahi dugun hori egiteaz.
Herri txiki polit bat gordetzen du Arabak, non abuztuan egin ohi diren Euskal Udalekuak. Ederra zara Bernedo…
Proiektu izugarriez eta noski, Euskal Udalekuez. Goñi, Abaigar eta Bernedo, hiru etxe eta mila momentu.
Egunero dantzatuz, sorginak ezagutuz, indioak izanez edo lamiak salbatuz. Begirale, sukaldari, laguntzaile zein umeei esker askoren udak magiko bihurtuz.
Besterik gabe, eskerrik asko!