Gaztetxia da gaurko protagonistia. Bai, eta seguru, gehixenok lehenenguan asmau dozuela zeri buruz nenbilen. Azken urte honetan dekadentzian egon da eta gutxi batzun artian aurrera itxia zaila da, baina ez ezinezkua. Herritxik eta herrixantzat eskainitako aukerak asko die. Ezin da esan hildako herri baten bizi ganik, danok dihardu lanian eta. Hala ta be, hutsune bat dagola esango nuke, edo nik behintzat, halaxe sentitzen dot.
Gaztiok gure proiektuak sortzeko lekua badauku, eta ideiak goguakin batera be seguru baietz.
Indarra falta dala esango nuke, baina hori gure barne barnian be egongo da, beti egoten da eta! Gure inguruan jabe in, eta duda barik, gaztiongandik herrixai alternatiba desberdinak eskaintzeko kapaz ga.
Jarri garuna martxan eta berpiztu deigun gaztion indarra! Ez hogeita bost urtera, ez hamarrera, ezta urtebetera…
Etorkizuna bihar be badalako!