Ikastolen erreferentzia esparrua Euskal Herria denez, garrantzitsua da ikasleek mugaz bestaldeko errealitatea eta euskalkiak ezagutzea. Helburu horrekin, azken ikasturteetan DBH eta batxilergoko irakasle-taldea irteera hau antolatzeko lanetan aritu da, eta aurten egikaritu da.
Sohütako Gaztelaia eskola lo-lekutzat hartuta, eskerrak eman nahi dizkie lagundu dituzten zuberotar guztiei, harrera bikaina egin baitiete Sohütako agintari eta herritarrek. Aurten Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteei egokitu zaie maskaradak jokatzea, eta plazera izan da beraiek ere ezagutzea.
Itzuliko dira, ziur!
