Aranzadi Ikastolako ikasleek ohorezko aipamena lortu dute nazioarteko 'Ciencia en Acción' lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Aranzadi Ikastola 2018ko urriaren 17a

Bederatzi herrialdetako 424 aurkeztu dira lehiaketara, horien artean Aranzadi Ikastolako batxilergoko ikasle talde baten "Camera obscura". Urriaren 5etik 7ra ospatu dute finala Bartzelonako Viladecans herrian, eta bergararrak ohorezko aipamerakin itzuli dira etxera.

Ciencia en acción nazioarteko zientzia lehiaketaren XIX. edizioa egin dute aurten, eta bertan lehiatu dira aranzaditarrak. Manu Arregi fisikari eta irakaslearen laguntzaz, Camera obscura proiektua aurkeztu dute Fisika erakustaldiak sailera. Keplerren diseinua duen kamera ilun erraldoia eraiki dute ikasleek, giza begiaren eta argazki kameraren funtzionamendua era ikusgarrian azaltzeko.

Saileko finalean sartu, eta Herrialde Katalanetan izan dira proiektua aurkezten. Harrera oso ona izan du bertaratutakoen artean, eta epaimahaiak ohorezko aipamena egin dio proiektuari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak