Aranzadi Ikastolako emakume langileak eta ikasleak mugimendu feministek nazioartean deitu duten protestara batu gara. Ekintza honekin ikusarazi nahi dugu mundua gelditu egiten dela emakumeok planto egiten dugunean: planto ikastolan, planto enplegu anitzetan, planto etxeko lanetan, planto zaintza beharretan.
Lanuztea egin dugu 11:00etatik 15:00etara, eta ikastolak ez du zerbitzurik eskaini tarte horretan. Izan ere, Aranzadin ez dago gizonezko langile nahikoa ikastola aurrera etaratzeko.