Aranzadi Ikastolan izan da Yayo Herrero ekintzaile ekofeminista madrildarra

Erabiltzailearen aurpegia Aranzadi Ikastola 2018ko ots. 28a, 11:54

Yayo Herrero ikerlari eta ekintzaile ezagunaren presentziaz eta jakinduriaz gozatzeko aukera izan dugu Bergarako Aranzadi Ikastolan. Hezkuntza-ereduaren eta pedagogiaren inguruan solastu gara, eta gurekin partekatu ditu hezkuntza-gune desberdinetan izan dituen esperientziak.

Ikastolako guraso Arianne Kareaga eta Yayo Herrero ikerlari eta ekintzaile madrildarra.

Antropologoa, nekazal-ingeniaria, gizarte-hezitzailea, irakaslea eta ekofeminismoaren ekintzailea da Yayo Herrero madrildarra. Europa mailako ikerlari garrantzitsuenetako bat da ekofeminismoari eta ekosozialismoari dagokionez. Defendatzen du egungo ingurumen-krisia kapitalismoaren garapen- eta ekoizpen-ereduaren ondorio dela; mundu fisikoak mugak dituenez, garapen ekonomikoa ezin dela mugagabea izan. Gainera, iritzi du egungo eredu ekonomikoa beharrezkoak ez diren lanetan oinarritzen dela, eta erabat baztertu eta prekarizatuak daudela bizitza jasangarri egiten duten lanak: nekazaritza eta ugalketa eta zaintza lanak, adibidez. Horren aurrean, eredu ekonomiko berri baterako trantsizio-aldia proposatzen du, non kontuan hartuko diren pertsona ororen beharrak eta ingurumenaren birsorkuntza bideratuko den.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak