Nagusilan-eko kide boluntarioak Mizpirualdera joaten dira bertakoekin denbora librea pasatzera: kartetan egin, hitz egin, jolastu...
Testuinguru horretan eta udaberria denez kontuan izanik, Aranzadi ikastolako 6. mailako ikasle boluntarioak ere zerbait egin nahi izan dute Mizpirualdeko kideekin. Zer egin daiteke udaberrian Mizpirualden? beste gauza askoren artean, bertan dagoen terraza polit polita jarri, lorez apainduz. Helburua? Terrazaren itxura hobetzeaz gain, bertako biztleekin harremanak estutu, beraiekin hitz egin, gazteek duten freskura eta bizitasuna egoitzara ekarri.
Aste honetan aritu dira landareak lorontzietan sartzen. hemendik aurrera, zaintzera joango dira. Aitzakia polita hango aiton-amonekin jarduteko!!!