Kaskatorenea Ikastolak Ziburuko Herriko Etxearekin dituen arazoen berri izan dugu hilabeteotan. Azken asteetan, gainera, egoerak ez du onera egin, neurri zorrotzagoak ezarri baitizkiete. Azaroaren 8an egindako manifestazioari esker Ziburuko ikastolan ari diren hamar familiek Euskal Herri mailako elkartasuna eta babesa jaso zuten.
Sostengu horri jarraipena eman nahirik, Aranzadi Ikastolak bailarako beste ikastolekin batera kros solidarioa antolatu du azaroaren 28rako. Egun horretan bailarako bost herritan krosak egingo dira ikasleekin zein herritarrekin.
Hau da egitaraua: 11:30 Kros txikia: HH 4,5 eta LH 1, 2: patioa, Herrilagunak, Irala, Barrenkalea, Plaza
15:30 Krosa: LH, DBH, DBHO: patioa, Ibargarai, Irizar, Barrenkalea, Plaza
16:00 Jolas interaktiboak patioan
17:00 Jolasak herriko haurrentzat plazan
18:00 Herri krosa: Plaza, Barrenkalea, Irizar, Fraiskozuri, Herrilagunak, Irala, Barrenkalea, plaza
18:30 Ekitaldia: bertsoak, trikitia, dantza, agurra. Taberna irekiera
19:00 Herria dantzan erromeria
Ekintzan parte hartzeko euro bateko izen-emate sinbolikoa proposatuko da, babesa eskaintzeaz gain, ekonomikoki ere laguntzea baita xedea.Horrez gain, 18:00etatik aurrera taberna egongo da. Ikasleek ere euro bat ekarri behar dute ikastolara eta ekitaldian gela guztietako ekarpenak kutxa handi batean sartuko ditugu Ziburura bidaltzeko.
Mezu honen bidez krosean parte-hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Ikastola bat izan nahi dutelako Ziburun, etorri gurekin haiei babesa ematera.