Aranzadi ikastolako 5.mailako ikasleak Deba Lasturrera joan dira ibilaldi didaktikoa egitera. Ibilaldiaren asmoa gure landa ingurunea eta ingurune horrretako lehen sektoreko jarduerak ezagutzera ematea eta gure ikasleek landa ingurenearekiko kontzientzia eta hurreratze jarrera hartzea da.
Ikasleek Lastur auzoko bizimodua eta ondarea ezagutzeaz gain, taloaren egite prozesuan parte hartu zuten. Bazkaldu ondoren, berriz, frontoian jokoak egin zituzten: bolo-jokoa, sokatira…