A, bai, garbitzaileak greban daude, gogoratu dut. Baina, harritzekoa bada ere, irten naizenean bakarrik ikusi dut. Hainbeste ohitu al naiz ingurua zikin ikustera?
Duela gutxi, Eibarren izan nintzen jaietan. Kontzertuak amaitzean, plaza zaborrik zapaldu gabe oinez zeharkatzen saiatuko banintz, ez nukeen lortuko. Baina eguneroko gaia da, tamalez. Oso ohikoa da kuadrilla bat egon den kale-izkina batean hainbat zabor aurkitzea joaten direnean. Eta zaborrarekin ez ezik, jaso beharrekoekin ere gertatzen da. Pintxo-potea dagoen bakoitzean, adibidez, tabernatik hainbat metrotara uzten dira kristalezko edalontziak, edozein harmailatan, edo lurrean bertan. Horien bila ibiltzea zerbitzarien lana dela pentsatuko dute batzuek.
Hainbeste kostatzen al da nork bere zakarra jasotzea? Edo erabilitako edalontzia terrazako mahaietara, sikiera, gerturatzea? Erosokerian igerian bagabiltza, laster itoko gara zikinkerian.