Duela gutxi bezala, eskuak burura eramaten ditugu bullying kasu gogor baten berri daukagunean. Eta ez da gutxiagorako! Baina ez gaitezen muturreko kasu bati begira geratu. Denak izan gara ume eta nerabe; denak izan gara noizbait testigu, edo konplize, lagun bati iseka egin diogunean, negarrez bukatu arte; ala kuadrillatik bota dugunean. Baliteke guk geuk halakorik jasan izana noizbait.
Irakasle eta gurasook, txalupa bereko bi aldeetatik egin behar dugu arraunean norabide berean, ezer onik lortu nahi badugu; ezinbestekoa dugu ikasleekin zein gure seme-alabekin hitz egin, eta alderdi hauei erreparatzea. Lagunekiko jarrera behatu, eta okerrak direnak bideratzen saiatzea. Lagun onak izan ditzaten, eta lagun onak izan daitezen.
Guztiona da erronka!