Aukera ona ezarrita dugun eredu energetikoa ezagutzeko. Hemen batzuek etekin lotsagabeak dituzte, guztion artean ordaintzen ditugunak, eta beste batzuek ezin justifikatuzko kalteak jasaten dituzte. FACUAk adierazi du sektore arrakastatsua dela eta justifikaziorik gabeko tarifa altuak aplikatzen dituela, eta Nazio Batuen Erakundeak, Energiaren Nazioarteko Agentziak eta Europako Batzordeak salatu dute energien gehiegizko jokabide hori, familia langileen kalterako dela. Etxeko ekonomiak okertzen duela adieraziz.
Okerrena pobrezia energetikoa da. Oinarrizko eskubidea eskuratu ezin duten pertsonak bizitza duina izatetik kanpo geratzen dira. Etxeko goxotasunean jan ezin duten haurrak, dutxa bat ezin dutenak hartu edo ezin dituztenak etxeko lanak egin… Politikariek onura horiek mugatu behar dituzte, gizarte-arrakalak saihesteko. Etorriko dira ipuinak. Sinetsiko al dituzu? Utziko al diezu modu horretan tratatzen? Mugi zaitez pobrezia energetikoaren eta horri eusten dion ereduaren aurka.