ESKURA HAUSNARKETA PROZESUEN AURKEZPENA

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Aramaio 2015ko urr. 21a, 18:31

Aramaixoko Gure Esku Dago batzordiek ESKURA hausnarketa-prozesue aurkeztuko dau hillen 29xen, 19:30ien, Sastiñan

Honezkero badakitzu Gure Esku Dago herri-dinamikie antolakuntza apalagaz baiña asmo haundi bategaz sortu zala, bere garaixen. Harrezkero, eragille inddartsue dala erakutsi dau, eta pausoz pauzo garai barri batera heldu ga.

ERABAGIXEN GARAIXEi ekin dutso Euskal Herrixek. Heldu da ekaiñien 21ien egin gittuen hautetsontzixek ebalteko ordue. Badator erabagitteko sasoie!!! Baiñe, zer?, noiz?, zela? Horrei galderoi erantzun ahal izeteko, ESKURA hausnarketa-prozesue jarri dau martxan Gure Esku Dagok. Prozesu hori aurrera erueteko, baiña, ezinbestekuek die danon ekarpenak; zurie be bai, jakiña!!!

Horregatik, datorren eguenien —hillak 29—, 19:30ien, zurekin alkartu gure gauke Sastiñan, honeikin asmuokin:

1.- ESKURA hausnarketa-prozesue (2015-2016 ekitaldireko aurreikusittakue) aurkeztie.

2.- Aramaixoarrok prozesu hortan parte hartzeko daukogun baliabide eta indderrak neurketie.

 
Animau eta izen eragille zure eta gure etorkizunien!!! 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak