Bariku honetan, hurrengo erronkaren aurkezpena, Sastiñan

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Aramaio 2015ko urt. 13a, 14:36
Gure esku dago ekimena ez dago lo. Eta Aramaion ere, martxa betean goaz... Zertan ari garen jakin gura baduzu, bariku honetan izango duzu aukera.

Aramaioko Gure Esku Dago Batzordeak ekitalditxo bat antolatu du asmo birekin:


1) Orain artean egindakoari gainbegiratua ematea eta Erabakia ehuntzen erronka berria aurkeztea.
2) Erabakitzeko eskubidearen alde lanean jarraitu behar dugula eta zeregin horretan modu askotara lagun dezakegula gogoraraztea.


Hauxe izango da egitaraua:


18:30 – Kalejira kultur etxetik Sastiñara, Trikitixa Elkartekoekin
19:00 – Erabakia ehuntzen erronkaren aurkezpena, Sastiñan
19:20 – Bertsolariak eta abesbatza
Ostean, Ekonomatoko jateko eta edatekoen dastaketa, musikaz alaituta


Eguna: urtarrilaren 16a, barikua

Ordua: 19:00ak

Lekua: Sastiña

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak