Abenduaren 26an, gabon garaiko urteroko hitzordua, bertsoarekin

"Historikoa" esatea gehiegitxo izango da agian, baina ibilbide luzea du gurean gabonetako bertso-saioak. Aurten, abenduaren 26an, zapatu gauez, 22:30ean izango da saioa, eta laukote potentea dator gainera...

Saio asko egiten dira Aramaion urtean zehar, hori ez dugu ukatuko. Gehienak bazkari eta afarien bueltan, tabernetan izaten dira, eta bakarra izaten dugu areto-formatukoa, urte osoan zehar. Horregatik, mimo handiz zaintzen dugu saioa, eta aurtengo lau gonbidatuak dira horren lekuko:

Andoni Egaña: Nork ez du ezagutzen bertsolaritzaren azken hamarkadetako erreferentzia nagusia. Berak ere ederto ezagutzen du Aramaixo, eta igarriko da hori...

Manex Agirre: hau ere, nork ez du ezagutzen, gure herrian behintzat... Aurten Arabako txapela jantzi berritan dator, gainera.

Iñaki Viñaspre: San Martin Eskolan azken urteotan "Gu ere bertsotan" proiektuko irakasle dabil, beraz, txikienentzat gertukoa, eta bertsolari handia. Arabako txapelketako txapeldunorde.

Jexux Mari Irazu: iaz kamerarekin etorri zen, bertsoa.eus-erako grabazio bila. Aurten, bertsotara gonbidatu dugu. Ea zer kontatzen duen larrauldarrak...

Gai-jartzaile Marta Ugarte gasteiztarra izango dugu.

Saioa 22:30etan puntuan hasiko da, eta sarrera honakoa da: 18 urtetik gorakoek 5 euro, eta 18 urtetik beherakoek 3 euro.

Etorri, eta gozatu!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak