2015ko Arabako Bertsolari Txapelketako 2.itzuliaren lehen finalaurrekoa larunbat honetan (otsailak 21) jokatuko da, Aramaion arratsaldeko 17:30etan hasita
Kantuan aldiz, bertso eskolako kide bat ere izango dugu, Iker Agirre. Orain bi aste Legution abestu ondoren, gogotsu dago Iker herrian abesteko. Berekin batera, Oihane Perea (orain bi urte txapeldun izandakoa), Ruben Sanchez, Irati Anda, Unai Bengoetxea eta Jon Ruiz de Pinedo arituko dira.
Finalerdi honek, finalean abesteko lortu beharreko puntuazioak aurreikusiko ditu eta horrek suposatzen duen tentsioaz gaindi, saio bizi eta beroa espero da.
Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Kultur Etxean bertan.
Informazio gehiagorako hemen.