Urtarrilaren 31n izango da Aramaioko Santa Ageda batzea, bertso eskolak, abesbatzak, trikitixa elkarteak eta Papargorri abesbatzak antolatuta. Halaxe adierazten du Mikel Ruiz de Azuak egin duen kartel ederrak.
Santa Ageda batu bitartean indarrak hartzeko, Iturrieta sagardotegian bazkaltzeko aukera egongo da, 14:00etan (helduek 18 euro, eta umeek 15). Biharko entsaioan (19:00etan kultur etxean) eman behar da izena bazkaltzeko.
Animatu, gero eta gutxiago falta da eta!