Aurten, urtarrilaren 31an aterako gara herriko baserri, auzo eta kaleak kantu eta doinuz betetzera, eta horretarako urtarrileko ostegun guztietan entseguak egingo ditugu Kultur Etxean. Entseguak 19:00etan hasiko dira eta ordu erdiko iraupena izango dute. Gogoratu edonor dagoela gonbidatuta.
Eskeari dagokionez, azken urteetan bezala, egun osoan zehar gauzatuko da. Goizez Eguzkierripa, Zalgo, Arraga, Matxinkale, Errotabarri eta beste hainbat tokitan abestu ondoren Iturrieta Sagardotegian bazkalduko dugu, pilak kargatu, eztarriak busti eta arratsaldean zehar Ibarrako kaleak Santa Ageda doinuz alaitzeko.
Jasotako diruari dagokionez, antolakuntzan inplikaturiko hiru taldeen artean banatuko da, ondoren diruarekin herrian beste ekintzaren bat (bertso saio, kantaldi, kontzertu, hitzaldi...) antolatu dadin.