213 aramaioarrek parte hartuko dute aurtengo Euskaraldian. Horietatik 174 'ahobizi' izango dira eta 39 'belarriprest'. Barikuan, Aramaioko plazan talde argazkiak ateratzen ibili ziren.
Egitarau zabala prestatu dute Euskaraldiari begira: azaroaren 26an, esaterako, Untzillako elkartean antzerkiaz gozatzeko aukera egongo da. Azaroaren 28an, euskararen erabileraren gaineko datuak erakutsiko eta interpretatuko dituzte, Sastiñan, 18:00etan.
Euskararen Egunaren bueltan beste zenbait ekitaldi egongo dira: Herria Kantuz, ipuin kontalaria, herri lasterketa, bazkaria...