Sara Izarrekin, etxera!

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Plazaola 2017ko mar. 3a, 09:56

Aste honetan bete ditu Izarrek hiru urte. Edozein haurrentzat ospatzeko eguna litzake hau, baina, Izarren kasuan, amagandik bereizteko mehatxua da. Izar ez da edozein haur, bere aitak eraso egin zion, eta bere ama espetxean dago. Espetxe politikaren arauen eta erabakien menpe dago bere bizitza.

Espetxean, haurra, hiru urte izan arte egon ahal da amarekin; baina, adin hau izatean, haurra eta ama banandu egiten dituzte. Edozein egoeratan oso krudela den erabaki hau, Izarren kasuan are eta krudelagoa bihurtzen da, bere bizitzan pairatutako egoerari aurre egiteko ezinbesteko zutabea den amagandik bereizi nahi dute-eta. 

Lerro hauek idatzi ditudanean, Izarrek oraindik ez ditu hiru urte bete, eta amaren alboan dago. Baina, lerro hauek irakurtzen ari zaren honetan, Izarrek hiru urte izango ditu. Elkarrekin jarraitzen ez badute, eta mehatxua gauzatu bada, gu guztion lana eta erantzukizuna izango da Izar bere amarekin ahalik eta azkarren elkartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak