Etxetik urrun, etxekoekin gogoratzen. Altsasun izan da, baina izan zitekeen Oñatin edo beste edozein herritan.
Historia errepikatzen da, sentimenduak errepikatzen dira, frustrazioa… bertsio ofizial surrealistak, manipulazioa, epaileen erabaki partzialak, botere adierazpen argia. Eta ondorioa, beste zazpi bizitza bahituta.
Sorgin ehizak ez du etenik. Gu 28 izan ginen. Azkenak izan nahi, eta horrekin amets ere egin genuen. Bakoitzak urte eta erdi inguru eman genuen espetxean, nire kasuan ondoren akusazioa erretiratzeko! Eta Jokin, Iñaki, Oihan, Julen, Jon Ander, Aratz eta Adurrekin zer gertatuko da?
Nik argi daukat guk alde egiten ez dugun bitartean gure herri eta bizitzetan bortxaz erabakitzen jarraituko dutela. Alde egin dezagun beraz, beraiek joan daitezen!
Muxu bana Alcala-Meco, Soto del Real eta Altsasura.