Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2018rako, Gipuzkoako 1400 familiek jasotzen duten AGI-a kenduko duela iragarri du. Eta hau justifikatzeko erabilitako argumentuek, laguntza bera kentzearen tamainako larritasuna azaltzen dute.
Integrazioa ez omen da lortu, “efecto llamada” delakoa sortzen duela… hobe 1400 familia hauek inolako baliabiderik gabe uztea, eta ea Gipuzkoatik joan daitezen lortzen dugun! Eta horrela, integrazioko datu hobeak izango ditugu, etorkin gutxiago.
Bitartean, aberastasun handien gaineko zerga kenduz, ezberdintasuna handitzea da integraziorako planik onena, herritar batzuk jo puntuan jarri eta miseriara kondenatuz.
Eusko Jaurlaritzak, bere aletxoa jarri du norabide berean, inkesta baten bidez etorkinak jo puntuan jarriz. Galderen artean, langabezian dagoen etorkin bat kanporatu beharko litzatekeen planteatuz. Kanporatu!
Atzera goaz aldapan behera eta frenorik gabe. Errauskailu, AHT… eta abarretan diru publikoa xahutzeko inolako konplexurik ez, eta manipulazioaren bidez, pisu guztia etorkinen gain jarri nahi du PNVek. Herritarrok gure bizilagunekin konfrontatuz, etorkinen kontrako neurriak hartzen jarraitzeko.
Ez gaitezen tranpan erori.