Desioei, bultza!

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Plazaola 2016ko urt. 8a, 10:49

Urte berria desioz betea hasi dugu oraingoan ere, desio batzuk urte honetan zehar jadanik bete ditugun arren.

28ak libre gara azkenean, bost urtez luzatu den amets gaiztoari amaiera heldu zaio, atzera begiratu eta mendeku hutsa izan dela jakin badakigun arren. 

Txapi, Jose Luis eta Bixkai ere gure artean ditugu, azkenean. Beraien etxeratzearekin, gure bihotzaren zati txiki bat berreskuratu dugu, bihotzaren zati handi batek gatibu jarraitzen duen bitartean. 

Argiak dira, azkenean, 7 mares kantak dioen "que voy a hacer…. con tanto dolor" horri irribarre bat marraztu, 2016rako desioei gogor eutsi eta tira egiten laguntzen diotenak. Mina itxaropen bilakatzen dutenak. 

Bergararrok abenduaren 31n Bergarako plaza argiz bete genuen, etorkizunari irribarre bat marraztu eta horren pisutsua den harriari, 500 lagun inguruk, Bergaratik ere gure bultzada eman genion. 

Aterki, kandela, metxero, klera, argazki kamera… gazte, heldu, haur, emakume… guztiak soka berdinetik tiraka, 2016rako desioari ozen deiadarka. 

Segi dezagun bada, urrats txiki baina sendoak emanez, argitasunerantz, desioari bultzaka. Bilbon ikusiko dugu elkar!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak