Galderak besterik ez

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Plazaola 2015ko ira. 21a, 10:22

Kortxoenea eraisteko saiakeraren ondotik eta, batez ere, bertako auzokideek honen aurrean antolatutako erantzunarekin, Kortxoeneaz ari gara han eta hemen.

Testuinguru oso berezian izan da gertakaria; Donostia 2016 bertan, Tabakaleraren irekiera, Zinemaldia… eta horrek Donostian bertan  kultura eredu ezberdinen arteko eztabaida piztu du, kapitalaren eta herriaren kultura parez pare jarriz. 

Espazio autogestionatu edota okupatuen erabilera aldatzen doan sentsazioa daukat aspaldi. Gaztetxeak izan dira orain arte eremu horretan erreferente, eta gazteak izan dira, gazte izateagatik, helduen tamainara egindako mundu honetan antolatu eta gazte problematika landu dutenak, gazteon eredua eta helduena parez pare jarri dutenak. 

Gaur egun, aldiz, espazio askotan gazteak ere bildu eta antolatu arren, bestelako arlo batzuk garatzen dira; hor ditugu, gaztetxeetan izaten diren adibideez gain, Astra, Eraldia eta Bilboko okupazio feminista, adibide gisa. Eta horrek galderak sorrarazten dizkit.

Gazte izatearen kontzientzia galtzen ari al gara? Gazte izatearekin baino gehiago, beste kolektibo batzuekin identifikatzen al gara? Belaunaldi berriek nola bizi dute gazte izatea? Gazte belaunaldien artean etenik ba al dago? Zein iritzi dute gazteek?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak