Itsasotik, uholdera!

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Plazaola 2014ko urt. 15a, 15:00

EPPK-ko bitartekaritza eta abokatuen atxiloketak...

... Preso Politikoen eskubideen aldeko mobilizazioaren debekua, Irati Mujikaren atxiloketa, filtrazioak... dena, ilusioz elkartutako tantak sakabanatu, eta ezerezean hauek lurruntzeko etengabeko saiakeran. Gure konpromisoaren tanta, inpotentzia eta amorruaren malko bihurtzeko lanean. 

Euskal Preso Politikoen eskubideen aldeko atxikimenduak, malkoak isurtzera eraman gaitu askotan, eta orain, konpromiso eta baita sentimendu horrek ere, tanta egin gaitu. Izotz edo laino ginenok, elkartu egin gaitu, eta norbera berean jardutetik, herrian, kalean, gure errekatxoak, eta baita ibaiak ere, osatzen joan garen arte.

Ibaiek, urak, berak bidea egin behar  izaten du ezinbestean, eta gero eta jende gehiago busti. Eta bai, asko gara busti garenak. Bustitzeko saiakeran itotzeko beldur direnik ere badago, hau horrela izanik ere, edo zalantzan egon, edo... batek daki zergatik, oraindik euritakoa dutenei, gonbidapena luzatu nahiko nieke, jada sortu den itsaso zabal honetara batu daitezen.

Loreak moztu arren, udaberria gelditzerik ez dagoela sinistu izan dut beti. Eta gaur, ibaiari, edo itsasoari oztopoak jarri ezkero, gainezka egin, eta uholdeak sortzen dituela konbentzituta nago. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak