"Denda txiki horiek..."

Erabiltzailearen aurpegia Argitxu Perosterena 2012ko ots. 7a, 01:00

Behin edo behin ikusi izan dugu lehendakaria...

... merkataritza-gune erraldoi bat inauguratzen. Bai badakigu lanpostuak sortzen dituztela, merkeagoak direla (kalitate berarekin?)… baina ni ez noa "erraldoi" horiei buruz hitz egitera, inongo meriturik ez dutela uste dut-eta!

Ni txikiagoez hitz egitera natorkizue: horiek bai meritua! Gaurko krisiaren aurrean egunero-egunero euren ateak irekitzen dituzten negozioak! Inor konturatu al da zenbat eta zenbat dendak itxi dituzten ateak betiko azken urte hauetan? 2010. urtean Donostian 200 bat negozio; Oñatin, azken lau urteetan, 17 inguru.

Eta zenbat ireki dira? Gure kaleak nola daude? Zer gertatzen ari da? Urte batzuk barru non egingo ditugu gure erosketak?

Bada Oñatin kale bat (Kale Zaharra) ia negozio gabe gelditzen ari zena. Gazte batzuen ausardiari esker berriro ere bizitza hartzen hasi da. Ausartak diot, bai, bizi ditugun garai hauetan oso ausarta izan behar delako negozio bat irekitzeko, arriskatu eta aurrera egiteko.  Eta hori da egin dutena. Zorte ona eta bizitza luzea opa diet!

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiet egunero euren herrietako dendetan erosten duten herritarrei, herriak bizirik mantentzen laguntzeagatik. Gure kaleak = merkataritzagune!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak