"Psycho pelikularen precuela"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Pavon 2012ko uzt. 12a, 02:00

Alfred Hitchcock zuzendariaren jarraitzaile zaretenontzat albiste...

... interesgarria duzue honakoa! Nahiz eta etxeko telebistan ikusterik ez dugun izango (oraingoz ez behintzat) Universal Television ekoiztetxea Psycho pelikularen precuela ekoizten ari da A&E telebista kate estatubatuarrarentzat, eta 2013an estreinatuko da.

Internet bidez datorren urtetik aurrera, beraz, aukera izango dugu telesail berri honen lehenengo denboraldia ikusteko. 10 kapitulu dituen precuela honek Norman Bates pertsonaiaren haurtzaroa izango du hizpide, eta Bates Motel-ean Normanek izandako bizipenak kontatuko ditu, pertsonaia nola zoratzen den ikusi arte. Precuelaren teknika erabili izan da beste hainbat kasutan, hau da, ekoiztuta dagoen istorio baten aurreko testuingurua kontatzen da ekoizpen berri baten. Horren adibide dira 1999ko Star Wars pelikularen trilogia, bertan 1977ko trilogiako egitateen aurrekoak kontatzen dira; edota Smallville telesaila, Superman-en haurtzaroan kokatzen dena.

Denak ere, esperientzia interesgarriak narratibaren aukera anitzak ezagutzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak