"Etengabe berrasmatzen"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Pavon 2012ko maiatzaren 31

Reality-en garaiko telebistaren aroan, behin eta berriz...

... berrasmatu beharrean aurkitzen dira telebista kateak, audientzia berriz erakarriko duten berritasunen bila. Kate batzuk formatu berritzaileekin esperimentazioan dabiltzan artean, beste batzuk, reality-en hasierako garaietara bueltatu dira. Horiek dira Bisitaria eta Hay una cosa que te quiero decir saioen adibideak. 

Itxura desberdina duten bi saio horien helburua da bizipen pertsonalak aireratzea. ETBren kasuan, Xabier Euzkitzek platoa alde batera utzi du eta pertsonaia esanguratsuen egunerokotasunean sartu da. Otsailetik abian dagoen saio honek lortu du bere audientzia txiki bezain duina eta esan nezake saioak lortu duela bere helburua, alegia, elkarrizketari kutsu hurbilekoagoa ematea.

Beste muturrera joan da, ordea, Telecinco katea reality- ekin. Telebista formatu honen erroetara bueltatu da, plato zurrun bezain hotzean istorio triste eta gatazkatsuak ezagutu eta konpontzera. 

Etengabeko berrasmatze honetan, beraz, berrikuntzak zein birziklatzeak balio dezake ikuslearen atentzioa erakarri ahal izateko; hori bai, denbora laburrez izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak