... eta egun aproposagorik ez dago Joxemari Ostolazak Argia-n idatzitako artikulua lerro hauetara ekartzeko, Sautrela-ren heriotzaren inguruan.
Luze hitz egiten aritu gara Athleticmaniaz azken egunotan, benetan ere, ukatu ezin den fenomeno soziala dugu. Eztabaidak, baina, beste bide moralistago batzuk hartu ditu, eta desadostasunak egon dira Athleticari aitortzeko masak eta audientziak mobilizatzeko duen gaitasuna.
Zortez ala tamalez, telebista-agenda erabakitzeko eskubidea aspaldi galdua dugu eta Sautrela izan da azkenengo biktima. Apirilaren 8an emititu zen azken saioa, eta literaturak ez du ordezkorik aurkitu telebista publikoan.
Erabakiak erabaki, heriotza honek ez du altxamendu sozialik eragin; pentsatzeak ere surrealista dirudi. Ondo azaltzen du arrazoia Ostolazak: "Euskara ez da UEFA, bere literatura ez da futbola, Alberto Surio ez da Rodolfo Ares, ETB ez da Ertzaintza, euskal idazleak ez dira Athletica."