... taberna bakoitzeko zarata berbera entzuten zen: "Zeren partidua izango da?" pentsatu nuen lehenik; gero, baina, kexatu nintzen: "Hau da marka! Futbola saihesteko ahalegina eginda ere, nahi gabe irentsi behar!"
Esperientzia bera izan dut azken astean Titanic-ekin. Apirilaren 10ean 100 urte bete ziren Titanic transatlantikoa hondoratu zela; eta ez, ez dut wikipediatik jakin. Zine aretoetan izan zen lehenengo sorpresa: James Cameronen pelikula estreinatu dute 3D formatuan: "3D-aren berritasunaz aprobetxatu nahi den beste bat", pentsatu nuen. Baina ez, apirilaren 9an telebista piztu, eta horra hor Titanic-bonbardeoa: Antena 3n Julian Fellowes-en Titanic bertsioa, berez lau kapituluko serie gisa eraikia, baina atal denak elkartu eta pelikula amaigabe bezain aspergarria eman zuten. Egun berean, Cuarto Milenio-ko Iker Fernandezek Titanic-en alderdi ezkutuak erakutsi zituen.
Hurrengo egunetan James Cameronen itsasontziaren gaineko dokumentalak ere emititu dira National Geographic katean. Pena bat, nahita irensteko moduko produktua dela esan didate-eta.