... prestatzen ari dela ETB1eko larunbat gauerako. Julian Iantzik aurkeztuko du musika-ekitaldia, eta Euskal Herriko audientziak saioan parte hartu ahal izango du, bere musika zaletasuna erakusteko. Hedabideek azaldu dutenaren arabera, "rantxerak, baladak, euskal musika, habanerak eta azken hamarkadetako pop-rock nahiz dance estiloetako hit handiak" antzeztuko dira larunbat gaueko emankizunean.
Atzera begira jarri eta 90eko hamarkada hasieran emititzen zen Funtzioa saioaz oroitu naiz, Xabier Otaegi eta Jose Ignazio Antsorenak aurkezten zuten umore eta musika saioa. Pentsatu dut zein xarmangarriak ziren ostiral-gaubelak Funtzioa-rekin; gero konturatu naiz hogei urte pasa direla harrezkeroztik…
Erronka ederra da ETB1ena reality-en garaian zuzeneko emankizunari heltzea.
Asmatu dute, behintzat, ordutegiarekin, aspaldiko doinuen melankolia piztuko diote-eta bati baino gehiagori.